XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orrieztian ordea, eskuiñetara, ironbira (+)(rotación positiva) hartzen du, eskuiñetara, ironbira aldera, indar aundia duten lekedagaiki ugari daukanez, beste goxakien ixterrindarra motteldu egiten bai dute.

Oni gagozkiolarik, ironbira duten eztiak, eskuarki orrieztitzat iotzen dira eta ixterbira dutenak, erabat ala ez izan arren, loreztitzat.

Izadian goxakia Goxakia diogunean, ola-lanaz xexkari edo txarriarbiari erausten zaion zumu eztiari, saletxetan erosten dugun goxaki txuriari, maiean erabiltzen dugun goxagarriari arrunki gagozkio.

Ezikasientzat, askotan baita iakintsuentzat ere, goxaki itzak, pipordun goxagarri txuria esan nai du; mokorrak dituanean, koxkorduna deritzo; eoa danean, goxaki xea; bustitsu eta oretsuari, naiz txuri naiz oriztari, eztitsua; arre, ezotsu eta orratsuari, bezkara; erreari, gorrikara.

Goxaki itza, zabal arturik orratio, goxaki mota guztiei dagokie, 150'tik gora bai bai dira, ezagugabeak askotxo, bakanak geienak.

Matsale goxakiari, eskuigoxaki edo garaugoxaki deritzo eta beste arnarienai aldiz, ezkergoxaki edo zitugoxaki.

Egunoro darabilkigun goxakia ona nola osaturik eta laintaturik dagoan: 12 zati, ikazkiz; 22, urgaiaz; 11, arnaskiz.

Izadi barna landareetan aurkitzen da, arbi eta arbigorrien zaiñetan; arto gozo eta basarto txurtenetan; xexka eta garritz zumuetan; astigar, urki, ikozoro eta beste zuaitz batzuen izardi goxoan eta zitu geienetan.

Zertaz osaturik dan iakin arren, eskulanez egitea, iñortxok ez du oraindiñokarrean lortu.

Goxaki txuri eta piporduna, egitan garaugoxaki xaiña da; margo bixikotako goxakiak aldiz, orikarakotatik arrekarataraiñokoak, orrieztiz iositako garaugoxakiaren naasleiarkiñak geienetan; margo oriztako naiz arrekarako goxakiok, goxaki txurien ondarkiñakin, xaintolatan egiten bai dituzte.

Aintzina batez, bezkarako goxakiok, leengaietatik bertatik sortzen zituzten, gaur ordea, aundizka beintzat, goxakigille diran aberriak ez dituzte sortzen.